2022-2023 ikasturteari begira neba-arrebak aurrematrikulatzeko aukera irekiko dugu azaroaren 26ra arte. Zuen seme-alabetako bat Armentia ikastolako ikaslea bada eta datorren ikasturtean bere neba-arreba matrikulatu nahi baduzue, idazkaritzara deitu edo bertatik pasatzeko eskatu nahi dizuegu, matrikulazioa behar bezala gauzatu dezagun.
22-23 ikasturtean neba-arrebak aurrematrikulatzeko aukera Azaroaren 26ra arte.
Azken albisteak
Duela aste bat Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere, seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.