Skip to main content

Sexua eta hezkuntza, BHn hizpide

Emaize Sexologia Zentroa DBH eta BHko ikasleekin izango da hilabete honetan.

Irudia
EMAIZEdbh

Emaize Sexologia Zentroko profesionalak ikastolara etorri dira DBHko eta BATXIko ikasleekin saioak egitera. Topaketa horien bidez, ikasleek ikusiko dute sexuen hezkuntzak beren gorputzak, emozioak eta desirak ulertzeko nola laguntzen dituen.

Urrian zehar, DBH 3, 4 eta BATXIko ikasleek hainbat gairen inguruan hausnartzeko eta zalantzak argitzeko parada izango dute, giro hurbil eta parte-hartzailean.

Lehen saioa dagoeneko egin dute, eta datozen asteetan ere lanketarekin jarraituko dute, ikasleen garapen pertsonala eta ongizatea sustatzeko helburuarekin.

Emaizerentzat norbere burua ezagutzea, aniztasuna balioestea eta harreman atsegin eta errespetuzkoak eraikitzea ere hezkuntza da. Sexuen hezkuntzak haur eta gazteei beren gorputzak, emozioak eta desirak ulertzen eta bizitzen laguntzen die.

Sexologia Zentroan, bide hori lantzeko laguntza eskaintzen dute:

  • Ikasleentzako saioak, Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan eta ZIG geletan.

  • Irakasle eta familientzako prestakuntza, egunerokoan bidelagun izateko.

  • Aholkularitza pertsonalizatua, zalantzak eta egoera zehatzak lantzeko.

Azken albisteak

Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako