Altxaburu gure seme-alabei lehen mugikor adimenduna ematea atzeratu nahi dugun familien interes komuna indartzeko eta koordinatzeko ekimena da, erabaki hori taldean hartzen denean errazagoa, eraginkorragoa eta iraunkorragoa izan dadin.
Orain arte lortutako emaitzak oso positiboak izan dira: familia askok bat egin duzue eta konpromiso kolektibo horri eusteko borondatea erakutsi duzue, eta horrek aurrera jarraitzera bultzatzen gaitu.
Horregatik, galdetegi anonimo honen bidez zuen konpromisoa berritzera gonbidatzen zaituztegu, norabide berean elkarrekin aurrera egiten jarraitzeko: smartphonea ahalik eta beranduen entregatzea eta, gutxienez, hurrengo hilabeteetan konpromisoari eustea.
Gure proposamena konpromiso hori aldian-aldian berritzea da: hasieran, 12 hilean behin, eta, DBHra hurbildu ahala, 6 hilean behin. Helburua da elkarri laguntzea eta, modu kolektiboan, lehen telefono adimendunaren entrega 16 urtera arte atzeratzen saiatzea. Aditu askoren ustez, adin hori da egokiena, adin hori baino lehen garunaren garapenak oraindik ez baitu behar besteko heldutasunik smartphonearen erabilera behar bezala kudeatzeko.
Zenbat eta familia gehiagok parte hartu, orduan eta errazagoa izango da konpromiso horri eustea eta gure seme-alaben ongizate emozionala, soziala eta hezitzailea babestea.
Mesedez, bete galdetegi bakarra ikasle bakoitzeko. Maiatzaren 31 azken eguna bidaltzeko
LH1 - LH4 Konpromizoa
LH5 - DBH 2 Konpromizoa