Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-hartzea ardatz hartuta. Egun berezi honetan, ikasleek eurek prestatutako pintxoak, cookie-ak eta bizkotxoak eskaini zituzten, baita etxetik ekarritako jostailuekin antolatutako tonbola ere.
Bildutako diru guztia Gatangako (Kenia) eskolara bideratuko da. Egoera zaurgarrian dauden ikasleei dirulaguntzak eskaintzeko, hezkuntzan aurrera egiteko aukera izan dezaten. Ekimen honen bidez, LH6ko ikasleek elkartasunaren balioa landu ez ezik, munduko beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera ere izan dute.
Halako proiektuek argi erakusten dute ikaskuntza ez dela soilik gelan gertatzen; aitzitik, ekintza txikien bidez mundua pixkanaka hobetzen ere ikasten dugu.