Skip to main content

Formakuntza saioa antolatu dugu gurasoentzat

Bertsolaritzaren gaineko zalantzak argitzeko baliagarria izango da.

Irudia
bertsoikasgelatxiki

Bertsolaritza ikastolan zergatik eta zertarako? Folklore hutsa al da? Zer ekarpen egin dezake euskararen kalitate eta kantitateari dagokionez? Eta hizkuntzaren normalkuntzan? Ikasleei beste zein motako onura dakarkie? Zer eta nola lantzen da bertsolaritza gure ikastolan? Nolakoa da material didaktikoa eta Bertso Ikasgela webgunea? Eskolaz kanpo jarraipena emateko zein aukera daude ikastolan eta ikastolatik kanpo? Familiok nola hartu dezakegu parte?

 

Galdera horiek eta parte-hartzaileek dakartzatenak erantzuteko, formakuntza saioa antolatu dugu ikastolan, Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik. Era berean, ekarpenak jasotzeko espazioa ere izatea nahiko genuke.

 

Horretarako,  Oihane Perearen (Arabako Bertsozale Elkarteko eragilea eta hezkuntza arduraduna) eta Peru Abarrategiren (ikastolako bertsolaritza irakasle eta pedagogia alorreko arduradun) parte-hartzea izango dugu.

 

  • Azaroak 26, asteazkena

  • 17:00-19:00

  • Errioxa gela

Euskaraz izango da. Izena eman nahi izanez gero, bete hurrengo galdetegia:

 

Bertsolaritza ikastolan | Formakuntza gurasoentzat

Azken albisteak

Sekulako giroa izan dugu ikastolan!
Antolakuntzan laguntzeko prest bazaude, eman izena galdetegian.