Skip to main content

Hasi dira Mintzakafe taldeak

Hiru talde daude: astearteetakoa, asteazkenetakoa eta ostiraletakoa.

Irudia
mintzakafeataldea

Ikasturte berria martxan da, eta gurasoen artean euskaraz aritzeko Mintzakafe taldeak abiatu dira. Oso indartsu hasi gara ikasturte berria, eta 15 guraso inguru dabiltza gogotsu hiru taldetan banatuta. Hauexek dira hiru taldeen ordutegiak:

 

  • Astearteetan: 16:30-17:30 (ikastolan biltzen dira).

  • Asteazkenetan: 17:30-18:30 (Ariznabarrako Garoka tabernan biltzen dira).

  • Ostiraletan: 15:30-16:20 (Ariznabarrako Garoka tabernan biltzen dira).

Taldeak irekiak dira, hortaz, animatu eta zure euskara martxan jarri! (Idazkaritzan bertan izena eman dezakezue).

Azken albisteak

Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako