Skip to main content

Inurritegia sortu dute HH4n

Udazkena azken hilabeteetako gaia izan dute, eta, naturarekin bat eginez, hainbat gauza ikasi dituzte aste hauetan.

Irudia
inurritegiahh4

Haizea firin-faran, hostoak hegan, horrela iritsi zaigu udazkena Armentia ikastolara. Hain zuzen, urtaro hori izan dute HH4n azken hilabeteko gaia, eta naturarekin bat eginez, hainbat gauza ikasi dituzte aste hauetan: perretxiko mota ezberdinak eta zeintzuk jan daitezkeen eta zeintzuk ez, udazkeneko fruituak, natura errespetatu behar dela, animalia mota ezberdinak... eta azken puntu horretan zentratuz, zer eta etxea egin diete inurri langileei!

 

Proiektu oso polita izan da, pila bat disfrutatu dute eta merezi izan du. Argazki batek mila hitzek baino gehiago balio duenez, hona hemen batzuk zer egin duten ikusi dezazuen!

Azken albisteak

Datorren igandean izango da, Amurrion bertan.
BATXI 1eko Arte Hezkuntzako ikasleek bisita berezia izan dute.
Azaroaren 15ean, larunbatean, egingo dugu, goizez.
Euskal Herriko Ikastolak elkarteko kide garela erakutsiko dugu gure logoan bertan.