Skip to main content

Badator udazkeneko auzolana

Azaroaren 15ean, larunbatean, egingo dugu, goizez.

Irudia
auzolana24

Ondo dakizuen bezala, udazkenarekin batera, auzolanerako eguna dator ikastolara. Esan gabe doa, hainbat helburu bete nahi dugula horren bidez. Batetik. familien eta langileen arteko harremanak estutzea, eta bestetik ikastolaren eraikuntzan, zaharberritzean edota konponketetan ekarpena egitea.

 

Esan bezala, alde sinbolikoa ez ezik, pragmatikoa ere badu. Alegia, ikastolarekiko atxikimendua agertzeko balio izateaz gain, aurrerapen nabarmenak egiten dira konponketetan egun horretan. Baina benetako emaitza izan dezan, nahitaezkoa da guztion parte hartzea.

 

Horrexegatik, aurtekoetan bezalaxe, dei egin nahi dizuegu bertaratzeko:

 

 Parte hartzeko galdetegia

 

Anima zaitez, guztion artean egiten dugu ikastola!

Azken albisteak

Egun paregabea pasa dugu ikastolan!
DBH 1 amaitu arte gutxienez mugikorra ez emateko konpromisoen galdetegia partekatzen dizuegu.
Adiskidetasuna, adimena eta ausardia dohain handiak direla erakusten du alegia honek.