Skip to main content

Ikastolako egutegiak, salgai

Prezioa ohikoa izango da: 5 euro.

Irudia
egutegia

Urtero bezala, aurtengoan ere Armentia Ikastolako egutegiak prestatu ditugu. Erosi ahal izateko, ohiko modua jarraitu behar da: ikasleak tutoreari eskatu eta kostua kontu korrontetik pasatuko dizuete. Aurtengo prezioa: 5 euro.

 

Gogoratu behar dizuegu proiektu honen helburu nagusia beste ikastola batzuei laguntzeko dirua biltzea dela; hain zuzen ere, egutegi hau erosteko ahalegin txikiarekin Argantzun ikastolaren egoera ekonomikoa arintzen laguntzen ari zara.

Azken albisteak

Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako