Skip to main content

‘Urak eginen du bide’ dokumentala Zabalgana Gizarte Etxean

Euskaraldirako egitarauaren baitan, Pantaila Euskaraz ekimenaren dokumentala eta haurrentzako film bat eskainiko dituzte igandean. Ikusi nahi izanez gero, izena eman behar da.

Irudia
PantailakEuskarazDoku

Datorren igandean, hilaren 18an, planik ez baduzue, hona hemen ideia aproposa goizerako: Urak eginen du bide Pantailak Euskaraz ekimenaren dokumentala Zabalganako Gizarte Etxean. Euskaraldiaren bueltan antolatutako ekintza da, eta 11:00etan proiektatuko dute.

 

“Azken bi hamarkadetako iraultza digitalak gure bizitzetan pantailek duten pisua handitzea eta ikus-entzunezkoen eskaintza biderkatzea ekarri dute, eta horrek kontsumo-ohituren goitik beherako aldaketa ere suposatu du: sare sozialetan, interneten eta plataformetan ikusi, elkarbanatu, eta sortzen ditugu ikus-entzunezko edukiak. Baina zein hizkuntzetan iristen zaizkigu eduki horiek? Ba al du honek eraginik euskararen normalizazio prozesuan? Hainbat adituren iritzietatik eta ikus-entzunezko munduko aurpegi ezagunen esperientzietatik, euskarak pantailetan bizi dituen erronkak ezagutuko ditugu dokumental honetan”.

 

Ondoren, pantailetan euskaraz bizitzeko argudio eta baliabideak emango dituzte. Bien bitartean, umeek ere plana izango dute, Orion eta iluntasuna filmaren bitartez. Interesa baduzue, eman izena hurrengo loturan:

 

ZET - Pantailak Euskaraz

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.