Skip to main content

Oporrak hartu baino lehen, pilota jaialdia

LH 3tik 6. mailarainoko ikasleak, urtero bezala, euskal pilotaren munduan murgildu dira gelan, eta praktikan jarriko dute ikasitakoa.

Irudia
Euskal pilota jaialdia

Udaberriko oporren aurreko ohitura bilakatu da euskal pilota jaialdia. LHko 3, 4, 5 eta 6, mailakoek, euskal pilotaren modalitate ezberdinak ezagutu ondoren, praktikan jarriko dituzte apirilaren 16an.

 

Hitzordua, betiko moduan, Ogeta pilotalekuan izango da, esan bezala, datorren asteazkenean. 9:30ean hasi eta 11:30era bitartean arituko dira ikasle guztiak, eta, noski, familiak ere ongi etorriak zarete!

Azken albisteak

Emaize Sexologia Zentroa DBH eta BHko ikasleekin izango da hilabete honetan.
Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako