Skip to main content

Ziklo Pedagogikoaren azken hitzaldiak emozioen kudeaketa hizpide

4. Ziklo Pedagogikoari amaiera emango diogu datorren asteartean.

Irudia
V ESPIN

Guraso izatea erronka handia da eta emozioak eguneroko bizitzan funtsezko rola dute. Hitzaldi honetan, emozioak hobeto ulertzeko, onartzeko eta adierazteko gakoak aztertuko dira, baita seme-alaben garapen emozionala sustatzeko ingurune afektibo  egoki eta segurua sortzeko estrategiak ere. Nola lagundu seme alabei beren emozioak modu osasuntsuan kudeatzen? Nola eraiki etxean lasaitasuna eta konfiantza transmititzen duen giro bat? galdera hauek izango dira hitzaldiaren ardatzak, eta hauei erantzungo zaie gurasoek beren seme-alaben bidelagun sendoago izateko gakoak eskuratuz.

Horretarako, Virgina Espin izango dugu. Psikologoa, Terapeuta Gestaltikoa eta Coach sistemikoa. Pertsonen garapenean aditua 20 urteko esperientziaz garapen prosezuak bideratzen arlo sozio-komunitarioan, hezkuntzan , enpleguan, eta erakundeetan.

NORGARAko zuzendaria da Virginia. Pasioa pertsonak beren garapen personal eta profesionalean laguntzea da, haien baliabideeekin konektatzen eta bizitzako rol desberdinetan ongizatea indartzen lagunduz. Banakako prozesuak bideratzen ditu eta baita tailerrak, hitzaldiak eta prestakuntza ere. 

SEME-ALABA ZORIONTSUAK, GURASO LASAIAK:  GIRO EMOZIONAL OSASUNTSUA ERAIKITZEN

📆 Apirilak 8, asteartea

đź•” 17:30

📍 Ikastolako aretoa

Zaintza-zerbitzua edota interpretazioa-zerbitzua behar izanez gero, honako GALDETEGI hau bete.

 

Azken albisteak

Tartean, kamisetak salgai jarri dituzte. Ikastolaren bidez erosteko aukera izango da, urriaren 8ra arte.
2023-2024 ikasturteko COFIP delakoaren dirua Palestinan garatzen ari den DAMAN proiektuari esleitzea erabaki du Ikastolako Kontseilu Errektoreak
Ikastolak indar berriz gatoz, betiko balioekin eta proiektu berriekin, eta aldi berri baterako irudi berri batekin.
Bi egun pasa dituzte Igantzin, Nafarroako Baztan-Bidasoa zonaldeaz gozatzen.