Skip to main content

Kalejiran, denok batera finalera

Bihar Araba Euskaraz Jai Alai Master Series txapelketaren final handia izango da. Denok batera joango gara ikastolatik Olabe pilotalekura.

Irudia
FINALA

Azkenean iritsi da egun handia. Bihar, martxoak 21, Araba Euskaraz Jai Alai Master Series txapelketaren final handia izango da Olabe frontoian. Batetik, Elaia-Maialen eta Maite-Arai, eta, bestetik, Urreisti-Lekerika eta Erkiaga-Del Rio izango ditugu norgehiagoka Olabe frontoian 19:00etan.

Eta, egun handiari merezitako harrera egiteko ikastolatik denok elkarrekin aterako gara frontoirako bidean kalejiran. Gainera, ikastolako trikitixa ikasleak bidelagun izango ditugu bidea elkarrekin jauzika eta dantza egiteko.

Gogoratu, beraz, 17:15ean ikastolako patioan elkartuko garela, eta elkarrekin abiatuko gara kalejiran Olabe frontoia. Zatoz!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA