Skip to main content

Izena eman EUSKARALDIAn

Ikastolak EUSKARALDIrako komunitatea eratuko du.

Irudia
EUSKARALDIA

Jakingo duzun bezala, Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.

Euskaraldiaren helburuak zabaltzeko unea iritsi da: ez da soilik ariketa egun horietara mugatzen den dinamika, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua elikatu eta gizartean errotu nahi duen ekimena baizik.

Armentia ikastolak ere entitate gisa eman du izena Euskaraldian. Horrela, batetik, ikasleekin lanketa berezitua egingo dugu Euskaraldia oinarri, eta bestetik, familiekin lanketa egin nahi dugu AHOBIZI edo BELARRIPREST rolei lotutako konpromisoak eskatuz.

Ekin diogu lanketari, eta hemendik gutxira bilera batera deituko ditugu familiak. Halere, gogoan izan, honez gero, izena eman dezakezula EUSKARALDIAn, eta Armentia ikastolan izena emanez gero, txapa ikastolan bertan jaso ahal izango dugu.

IZENA EMAN

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.