Skip to main content

BATXILERGOA | Ate irekiak

Gure proiektu pedagokikoa, zerbitzuak, instalazioak… ezagutu nahi badituzu, zatoz gurera! Bisita pertsonalizatuak eskatzeko aukera izango duzu.

Irudia
BATXI2matrikulazioa

Armentia ikastolak biharko Gasteiz eraikitzen bidean jarraitzen du, eta horretarako, bere ekarpen handiena honakoa izango da: herritar euskaldun eleaniztun, sortzaile, kritiko, autonomo, zoriontsu edota konprometituak diren pertsonez betetzea.

Helburu zirraragarri bezain eder horri ekiten jarraitzeko, Armentia ikastolan, urtero bezala, ilusioz beterik gaude Batxilergoko gure ikasgelak betetzeko. Horrexegatik, hain zuzen, berriz ere, gure ikastolako ateak parez pare zuentzat zabaldu nahi ditugu, hurbiletik ezagutu gaitzazuen. 

ATE IREKIAK martxoaren 26an, ostegunarekin, egingo ditugu arratsaldeko 17:30ean. Honako galdetegi honetan eman izena, mesedez:

BATXI - Ate Irekiak

Bisita pertsonalizatuak eskatzeko aukera ere badago. Jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz 945 145 445, emailez armentia@ikastola.eus edo gurera zuzenean etorriz, eta informazio guztia emango dizugu. Zatoz ikastolara!

Eraldatzailek gara, hurbilak gara, irekiak gara, euskaldunak gara, kooperatiboak gara. Ikastola gara.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA