Skip to main content

Errigora: martxoko eskaera

Udaberriko kanpaina abiatu dute, eta, ohi bezala, eskaera egiteko aukera eman nahi dizuegu.

Irudia
Errigora25

Errigorak udaberriko kanpaina martxan jarri du, eta ikastolatik Nafarroa erdi eta hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserbak, pasta, arroz eta lekale sortak eskatzeko aukera ematen dizuegu, zuen despentsak urte guztirako betetzeko.

Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 25a izango da, eta galdetegi honen bidez egin dezakezue:

ERRIGORA-Martxoko eskaera

Behean atxikitzen dizuegu eskuragai dauden produktuak.

Azken albisteak

Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako