Skip to main content

Sare sozialak: osasun mentala, sexualitatea, adikzioak

Martxoaren 18an, asteartearekin, ekingo zaio laugarren Ziklo Pedagogikoari mahai-inguru batekin.

Irudia
4ZP M18

Gero eta kezka handiagoa sortzen dute sare sozialek gure nerabeengan eragin ditzaketen ondorioez. Are gehiago, askotan, sare sozialek erpin asko duen poliedroa osatzen dutela esan izan da. Horrexegatik, mahai-ingurua antolatu dugu, batetik sare sozialak eta osasun mentala modu orokorrean aztertzeko, eta ondoren, bi hari-muturri tira egingo zaie: sexualitatea eta adikzioa. Gainera horretarako hiru aditu ezagun ekarriko ditugu:

  • Telmo Lazkano: Aholkulari eta dibulgatzaile aditua sare sozialen eta pantailen arloetan.
  • Eider Goiburu: Pedagogian doktorea, gizarte psikologoa, berdintasun-teknikaria eta sexu-hezitzailea.
  • Idoia Axpe: ASAJER, Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkarteko teknikaria

 

Mahai ingurua martxoaren 18an, asteartea, 17.30ean izango da. Interpretazio-zerbitzua izango da, bai eta zaintza-zerbitzua ere. Horietako baten bat erabili nahi baduzu honako galdetegia bete:

 4. Ziklo Pedagogikoa

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA