Skip to main content

Artiumen izan dira Arte Hezkuntzako ikasleak

Bisita gidatua egin eta, ondoren, gogoeta eta taldekako ekintzak egin dituzte.

Irudia
Artium

Ikasitakoa ondo barneratzeko praktikan jartzea baino hoberik ez dagoenez, Arte Hezkuntzako BATXI 1eko ikasleak Artium museoan izan dira. Arte garaikidearen hastapenak ikusteko bisita egin dute, eta instalazioak, performance-ak zein eskulturak ezagutu ahal izan dituzte. 

Ondoren, hausnarketa egin dute arte molde ezberdinez, haien ezaugarriez eta haien mezuez (estetikoa, kritikoa, gizarteari buruzkoak, maskulinitatearen inguruan, botereaz, sistemaz, etab.). Amaitzeko, taldeka jarrita, arte proposameank garatu eta aurkeztu dituzte.

Oso ekintza aberasgarria eta polita izan da.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA