Skip to main content

Armentiako 4. Ziklo Pedagogikoa martxoan helduko da

Gasteiz osoari begirako jarduna izango da, eta gurasoen interesetatik sortutako gaiak jorratuko dituzte. Era berean, hausnarketarako gune bihurtu nahi dute zikloa.

Irudia
4zp

Laugarrenekoz antolatu du Armentia Ikastolak Ziklo Pedagogikoa. Aurten, martxoaren 18an eta 27an eta apirilaren 2an eta 8an izango da, eta mahai-inguru bat eta bi hitzaldi eskainiko dituzte.

Interesa duten gasteiztar guztientzako jarduna izango da, prentsaurrekoan azaldu duten bezala: "Ikastolaren helburua da interesa duen edozein gasteiztarri eskaintzea hausnarketa hauetan parte hartzeko aukera. Hiriari begirako jarduna antolatu nahi du ikastolak".

Era berean, euskararen ardaztasuna jarri nahi izan dute agerian: “Gasteiz gero eta euskaldunagoa dela jasotzen dute datuek eta inkestek, eta, beraz, Gasteizen euskaraz eroso aritzeko espazio gehiago behar dira. Hezkuntzako gai interesgarrien inguruan aditu euskaldunak egon badaude, eta guk horiengana jo dugu”. Gainera, kontuan hartuta oraindik badirela euskaldun ez, baina interesa izan dezaketen pertsonak, euskara-gaztelania interpretazio-zerbitzua egongo dela azaldu du. “Interpretazio-zerbitzua, eta etorri nahi dutenen kontziliazioari laguntzeko bai eta zaintza-zerbitzua ere” gaineratu du Olabek.

Hala, guraso eta seme-alaben arteko eguneroko harremanetan garrantzitsuak diren hainbat gai landuko dira, eta hauxe izango da egitaraua:

  • Martxoak 18, asteartea: mahai-ingurua. SARE SOZIALAK: osasun mentala, sexualitatea, adikzioa…
  • Martxoak 27, osteguna: hitzaldia. Nola sortu irakurzaletasuna seme-alabengan?
  • Apirilak 2, asteazkena: hitzaldia. Nerabezarorako bidearen kudeaketa, elkar ulertzen.
  • Apirilak 8: hitzaldia. Emozioak ulertzen eta kudeatzen.

Ekintza guztiak 17:30ean izango dira. Interpretazio- eta zaintza-zerbitzuak eskainiko ditugu. Horietakoren bat behar izanez gero, bete, mesedez, hurrengo galdetegia:

4. Ziklo Pedagogikoa - Armentia

Informazio osatua, prentsaoharrean.

Animatu etortzen, eta zure ingurukoei ere gonbidatu!

Azken albisteak

Hiru talde daude: astearteetakoa, asteazkenetakoa eta ostiraletakoa.
Datorren larunbatean, hilaren 15ean, egingo dugu.
Gelako liburutegiak apainduko dituzte, irakurzaletasuna bultzatzeko.
Datorren igandean izango da, Amurrion bertan.