Skip to main content

OHIKO BATZAR NAGUSIA

Otsailaren 27an, ostegunarekin, arratsaldeko 18:00etan izango da Armentia Ikastola kooperatibaren Batzar Nagusia

Irudia
BN2

Beste urte batez Batzar Nagusia egiteko unea iritsi da. Ongi dakizuen bezala, Batzar Nagusia da Armentia Ikastola Kooperatibaren organo gorena, eta bertan erabakitzen dira ikasturteko hainbat kontu garrantzitsu.

Kooperatiba izatea, gurasoak zein langileak kooperatibista izatea, gure ikastolaren bereizgarria da. Halere, hori ezin dugu edukirik gabeko termino eraldatzaile bihurtu. Aitzitik, garrantzitsua da kooperatiba izaera hori Batzar Nagusian ikustea, eta, beraz arrakastatsua izatea. Horrek ematen dio benetako indarra gure ikastolari, horrek bereizten gaitu beste hainbat ikastetxetatik, eta ondorioz, horrexegatik da horren garrantzitsu Batzar Nagusira etortzea.

Oraingoan dei berezia egin nahi dizuegu ikastolara sartu berri zareten familioi. Garrantzitsua da zuen seme-alaben hezkuntza-prozesuan eragina izan dezaketen erabakietan parte-hartzea, hezkuntza-prozesu horretan parte aktibo izatea, eta horretarako, garrantzitsua da Ikastolaren ildo nagusiak jorratuko dituen Batzar Nagusian parte hartzea.

Segurki, jorratuko diren gaietako batzuk urrunak gertatuko dira, baina Batzarrean saiatzen gara bertaratzen diren kide guztiei gaiak ahalik eta modu ulergarrienean azaltzen.

Ohiko moduan interpretazio-zerbitzua izango da, eta beharrezkoa baduzu ikastolak zaintza-zerbitzua jarriko du. Halere, eskertuko genizueke interpretazio- edo zaintza-zerbitzuak baliatu nahi izatera honako GALDETEGI  hau erantzutea.

Azken albisteak

Dagoeneko ikusgai dituzue asteburu honetako eskolaz kanpoko ekintzak.
Datorren astean udaberriko katalogoko materiala jarriko dugu salgai ikastolan.
Araba Euskarazek gutuna idatzi dio komunitateari eskerrak eman eta Arabako ikastolen jaira gonbidatzeko.
Ostiralean banatuko ditugu Ahobizi eta Belarriprest txapak Armentiako komunitatean, festa egingo dugu 16:00etatik 17:45era: musika, dantza, bertsoak...