Skip to main content

Emaitza onak mugikorren erabileraren inguruan LH5en

Urtero moduan Miren Ros adituak lanketa egin du ikasleekin zein gurasoekin.

Irudia
GurasoakMobilakTxaloka

Azken urteotan bezalaxe, aurten ere Miren Ros adituak mugikorren eta telefono adimendunen inguruko azterketa jorratu du LH5eko gurasoekin eta ikasleekin. Emaitza lerro batera ekarri behar badugu, oraingoan ere, komunitatea zoriondu behar dela adierazi zuen.

Datuei dagokienez honako hauek agertu zituen. Lehenik eta behin, mugikor propioen bilakaerari buruzkoak:

Ondoren, mugikorra noiz erosiko zaien ere izan zuen hizpide:

 

Ondorioei dagokienez, hona hemen Miren Rosek egindako zenbait ohar:

  • Orokorrean, lasai ikusten zaie mugikorra izateko nahiaren inguruan.
  • Gela bakoitzean ezberdintasunak badaude: ikasle gutxi batzuk asko ibiltzen diren bitartean, beste batzuk apenas.
  • Gauzak aldatzen doaz; sentsibilitate handiagoa gaiarekiko, mugikorraren beharrik ez dutela argi ikusi eta ulertzen dute, baina arriskuen inguruan oraindik ezjakintasuna dago.
  • Mezu bateratuak jaso dituzte kasu batzuetan -etxean – ikastolan.
  • Adin klabeak lanketa egiteko – burmuinean kalteen aurrean sensibleak dira.
  • Mugikor propioen bilakaera nabarmena izan da, asko gutxitu dira eta mugikorra izateko aurreikuspenak asko luzatu dira adinean.

Ondorioz, lanketarekin jarraitu beharra dago. Gainera, mahai gainean jarri zuen interesgarria izan litekeela gurasoei “paktuak” bultzatzea, mugikorren erosketa atzeratzeko. Gogoan izan dezagun, Armentia ikastola ekimen horri ekin izan diola Altxa Buruak, eta ondorio interesgarriak izan dituela.

Horrekin batera hainbat gomendio egin zien gurasoei, eta guztiek helburu bera dute: helduak eredu izatea. Horrela, esan bezala, hainbat aholku eman zuen: besteak beste, otorduetan pantailarik ez erabiltzea, ordutegi finkoak jartzea pantailak erabiltzeko; logelan pantailarik ez erabiltzea; ordenagailua, tableta... egongelan uztea edota etxeko mugikorrak leku batean uztea gauean, lagunekin plana badute, mugikorra etxean utzaraztea, aplikazioetako jakinarazpenak kentzea, aurreneko pantailan sare sozialik ez izatea, iratzargailu “klasikoa” erabiltzea, telefonoaren pantaila monokromatiko jartzea, etab.

Halaber, noski, garrantzia eman zien seme-alabekin gaiaren inguruan hitz egiteari eta lanketa elkarrekin egiteari. Hau da, familian erabaki zein izango diren gailugabeko leku-denborak; pantailarik gabeko jarduerak bultzatzea; hezkuntzako beste eremuetan bezala, hemen ere, bidelagun izan; Interneti buruz hitz egitea; interneten esaten denaren ondorioetan pentsaraztea etab.

 

 

 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.