Skip to main content

Asteartean, denok elkarrekin oles egitera

Ikastolan egingo diren jarduerez harago, auzoko eragileekin kaleetan barna kantari ibiliko gara

Irudia
agatedeuna

Lurra esnatzeko ordua heldu da, eta gure tradizioan makilakaden bidez esaten diogu lurrari esnatzeko tenorea dela. Armentian ere, ohiko moduan, ikasleekin oles egingo dugu, bai eta Santa Agendaren kantak abestu ere.

Halere, gure jarduera ez dugu ikastola barrura mugatu nahi. Hortaz, aurten ere, auzoko beste eragileekin elkarrekin ibiliko gara kalez kale. Armentiaren oinarria da euskal kulturaren transmisioa ahalbidetzea, eta beraz, badagokigu gure ohitura hori Gasteizko kaleetan zabaltzea.

Hitzordua otsailaren 4an izango da, 17:00etan, ikastolako sarreran. Gainera, bidea egiten lagunduko digute ikastolako hainbat trikitilarik. Horrela, denok batera, elkarrekin abiatuko gara gainerako taldeekin batzera, denok batera oles egiteko.

Oles, oles lurra esna zaitez... 🎶

Azken albisteak

Parte hartu urriaren 12an Armentiako basoko urteroko hitzorduan. Zatoz!
Prezioa ohikoa izango da: 5 euro.
Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.
Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta gura