Skip to main content

Bagoaz konpromisoaren bidean!

Abenduan Altxa Burua taldeak konpromisorako eskaera luzatu zien ikastolako LHko eta DBH1eko gurasoei. Inkesta egin ostean, hauexek dira emaitzak.

2024/12/19
Irudia
ABlogo

Abenduan Altxa Burua taldeak konpromisorako eskaera luzatu zien ikastolako LHko eta DBH1eko gurasoei. Konpromisoaren helburua honakoa zen: oraindik mugikorrik ez duten haurrei entregatzeko adina atzeratu nahi luketen familien asmoa bateratzea, talde gisa erabakia errazagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Atzera eginda, maiatzean ikasleen gurasoei inkesta helarazi zitzaien mugikorren erabilerari buruzko datuak jasotzeko. Bertan jaso ziren emaitzen arabera ikusi da honelako konpromiso kolektiboan jarraitzeko borondatea badagoela, eta, beraz, aurrera jarraitzea merezi duela uste du Altxa Burua taldeak. Are gehiago, emaitzak ikusita, Altxa Buruaren arabera, ez dago zalantzarik elkarrekin lan egitea posible ez ezik, ezinbestekoa ere badela, eta horrexegatik erronka gisa guraso taldeak konpromiso-proposamenen bideari ekingo dio. Horrela, beraz, norbanakoen konpromisoak kolektibo bihurtuz lortuko da helburu nagusia betetzea, hain zuzen ere, mugikorrak ematea ahalik eta gehien atzeratzea.

Bi konpromiso-mota eskatu dira seme-alaben adinaren arabera. LH1-5 arteko ikasleen gurasoei 12 hilabetean behin eskatuko zaie konpromisoa berrestea, hain zuzen ere, DBH1 amaitu arte gutxienez smarphonea ez ematekoa. Horitik aurrera, eta adin-tarte horretara hurbildu ahala, sei hilabetero berritzen jarraituko dute. Halere, azken helburua 16 urtera arte atzeratzen saiatzea litzateke.

Ekainean egin zen lehen konpromiso-eskaera, eta, esan bezala, abenduan egin da bigarrena. Hona hemen gurasoen erantzunak:

* : horietatik 9k esan zuten 2024ko abendura arte eta 17k DBH1 bukatu arte

 

Ikus daitekeenez, arian-arian islatzen ari da badagoela gurasoen aldetik borondatea atzeratzeko seme-alabek mugikorra izateko adina, eta zalantzarik gabe elkarrekin eginez are errazagoa izango da. Bestalde, ekaineko datuekin alderatuz gero, guraso gehiagok agertu dute konpromisoa.

Azkenik, urte berriarekin egingo du Armentia Ikastolak mugikorrik gabeko gune izendatu izanaren lehen balorazioa. Halere, aurrera dezakegu bide onetik goazela.

Azken albisteak

2025-01-17
Hizkuntza Batzordea ikastolako Hizkuntza Proiektua aurrera eramateaz arduratzen da. Bertan, ikastolako komunitate osoak lan egiten du, bereziki, euskararen erabilera areagotzeko.
2025-01-16
Aurten berriz ere antolatuko dugu Master Series lehiaketa Araba Euskarazen alde. Lan-taldea eratu eta bilera egingo dugu datorren astean.
2025-01-16
Izaskun Atutxa HHko Psiko espezialistarekin izan gara. Ikastolaren psikogela gertuagotik ezagutu dugu bere eskutik: zertan datza, zer espazio dituen, zer eragin duen haurren garapenean...
2025-01-14
Komunitatea zoriondu behar dugul; guztion artean lortzen ari gara Armentia mugikorrik gabeko gune bihurtzea, eta horretan denok izango gara irabazle, ikasleak bereziki.