Skip to main content

Zatoz, eraiki dezagun biharko Gasteiz elkarrekin

Ikastola hirira zabaltzeko unea iritsi zaigu oharkabean. Aurten, bi egunetan izango da aukera gurera etortzeko: abenduak 14 eta urtarrilak 18. Bisita pertsonalizatuak ere eskaintzen ari gara.

Irudia
AteIrekiak

Armentia ikastolak biharko Gasteiz eraikitzen bidean jarraitzen du, eta horretarako, bere ekarpen handiena honakoa izango da: herritar euskaldun eleaniztun, sortzaile, kritiko, autonomo, zoriontsu edota konprometituak diren pertsonez betetzea.

Helburu zirraragarri bezain eder horri ekiten jarraitzeko, Armentia ikastolan, urtero bezala, ilusioz beterik gaude gure ikasgelak betetzeko.

Horrexegatik, hain zuzen, berriz ere, gure ikastolako ateak parez pare zuentzat zabaldu nahi ditugu, hurbiletik ezagutu gaitzazun. Horrela, gure ikastola, gure instalazioak, gure zerbitzuak, gure hezkuntza-proiektua, proiektu pedagogikoa etab. hobeto eta zuzenean ikusteko, edota buruan dituzun zalantzei erantzuteko, bisita pertsonalizatuak antolatzeari ekin diogu.

ATE IREKIAK (biak larunbatean):

  • Abenduak 14
  • Urtarrilak 18

Bisita pertsonalizatuak eskatzeko aukera ere badago. Jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz 945 145 445, emailez armentia@ikastola.eus edo gurera zuzenean etorriz, eta informazio guztia emango dizugu. Zatoz ikastolara!

Eraldatzailek gara, hurbilak gara, irekiak gara, euskaldunak gara, kooperatiboak gara. Ikastola gara.
 

Azken albisteak

Ikastolak indar berriz gatoz, betiko balioekin eta proiektu berriekin, eta aldi berri baterako irudi berri batekin.
Bi egun pasa dituzte Igantzin, Nafarroako Baztan-Bidasoa zonaldeaz gozatzen.
Dakizuen bezala, Armentia ikastolak, bai eta Euskal Herriko Ikastolak ere, bat egiten du Gure Haurrak ere Badira ekimenarekin.
Ikastolako klaustroak ikasturteko plangintza jorratu du.