Skip to main content

Araba Euskaraz denda Armentia ikastolan

Materiala salgai izango dugu hurrengo egunotan.

Irudia
AE25

Duela bost aste aurkeztu genuen Arabako Ikastolok 2024-2025eko gure ikasturte honetako jaia. Ekainaren 15ean izango da eta Bastidako ikastolaren aldekoa. Leloa ETENGABE izango da, etengabe ari garelako Bastida, Araba eta Euskal Herria euskalduntzen.

Ohiko moduan, material ederra atera dugu lau haizetara Araba Euskarazekiko atxikimendua agertzeko. Material hori guztia salgai izango dugu hurrengo egunetan ikastolan:

  • Azaroak 16, larunbata: 10:00etatik 13:30era.
  • Azaroak 18, astelehena: 16:00etatik 17:30era.
  • Azaroak 19, asteartea: 16:00etatik 17:30era.

Denda ikastolako sarreran jarriko dugu. Atxikita doan irudian dituzue produktu guztiak.

Azken albisteak

Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip