Skip to main content

Euskaraz Bizi Nahi Dut materiala, salgai

Urtero bezala, eskaera egiteko aukera izango duzue, azaroaren 5era arte.

Irudia
Euskarazbizi

Ikasturte honetan ere, euskararen aldeko aldarrikapena zabaltzeko asmoz zuzentzen gara zuengana. Euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko hitzorduren bat edo beste geratzen zaigu oraindik urte amaiera bitartean; esaterako, abenduaren 3ko Euskararen Eguna eta datorren urtean Euskaraldia.

Hain zuzen ere, abenduko horretan izango diren ekintzen harira, asmo hori ikusgai egiteko eta girotzen laguntzeko, Euskaraz bizi nahi dut lelodun produktuak erosteko gonbidapena luzatzen dizuegu, beste behin ere.

Atxikita uzten dizuegun eskaera-orria bete behar duzue eta idazkaritzan entregatu, azaroaren 5a baino lehen. Kantitatea kontu korrontetik pasatuko zaizue. Eskatutako kamisetak ikastolan bertan entregatuko zaizkie ikasleei, aurrerago.

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.
Martxoaren 31, asteartearekin, 16:45ean bilduko da Zuberoa gelan.