Skip to main content

LH 1 eta 2n espazio berritua estreinatu dute

Hainbat horma bota eta itxuraz aldatu ditugu lehenengo zikloko gelak. Umeen goxotasuna bermatzeko aukera eman digute obrek, baita haien arteko harremanak zabaltzeko ere.

Irudia
LH1-2obra

Obra handia egin dugu ikastolan LH 1 eta 2ko txokoetan. Horma batzuk bota ditugu, eta espazio zabalagoak sortu. Beste batzuk, berriz, ate korredera bihurtu ditugu. Horri esker, haurrek mugimendurako leku gehiago dute, eta baita haien arteko harremanak zabaltzeko aukera gehiago ere. Irakasleek diote, gainera, aldaketa lagungarria izan dela jarduerak elkarrekin egin ahal izateko.

Horrez gain, berogailu sistema ere aldatu dugu, eta zapai berezia jarri dugu intsonorizazioa indartzeko. Zarata gutxiago dagoela nabaritzen da. Zorua, bestalde, egurrezkoa izatera pasatu da. Honek umeak goxoago aritzea ahalbidetzen du.

Azkenik, espazio komunak sortu ditugu: harmaila, harrera txokoa eta liburutegia. Gure ikasleak oso pozik daude aldaketarekin, hurrengo bideoan ikus daitekeen bezala:

Azken albisteak

Oso balorazio positiboa egin dute urriaren 25eko mobilizazioaren inguruan.
Hainbat ekintza antolatu ditugu egun horretarako.
Mundua uler dezaten eta hainbat gaitasun lantzeko eta indartzeko baliagarriak dira.
Ikastola barruan euskaraz bizitzeko beste aukera bat da.