Skip to main content

Ongi ari al gara?

Kontsumobidera bisita egin dute DBH1eko ikasleek. Bertan, dieta orekatua eta mugikorraren erabilera egokia nola egin ikasten aritu dira.

Irudia
DBHkontsumobide

Topera ibili dira aste honetan DBH 1eko ikasleak. Kontsumobiden izan dira asteartetik ostegunera, dieta orekatuari eta mugikorraren erabilera egokiaren inguruko tailerretan.

Dietari dagokionez, ikasleek azken egunean hartu dituzten janari guztiak zerrendatu eta ondoko datu hauek adierazi behar izan dituzte: hartu diren elikagaiak, zer ordutan hartu diren, eta elikagai bakoitzaren gutxi gorabeherako kopurua. Bisita bukatzean, ikasle bakoitza dieta orekatua egiten ari den edo jateko azturan aldaketarik egin behar duen hausnartu behar izan du.

Mugikorren erabileraren inguruan, asmakizun probak egin behar izan dituzte proposatu dizkieten kasu batzuk ebazteko. Modu horretan, kontratazioarekin eta telefoniako eta Interneteko zerbitzuekin lotutako alderdiak ezagutu eta onlineko erosketekin, kontsumo-gatazken ebazpenarekin eta ingurumen-inpaktuarekin lotutako alderdiak ezagutzeko aukera izan dute.

Azken albisteak

Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip