Skip to main content

Guraso Eskola: anima zaitez!

Espacio para compartir nuestras inquietudes, dudas, retos...

2024/09/20
Irudia
GurasoEskola24/25

Askotan izaten ditugu zalantzak, askotan sortzen zaizkigu kezkak, askotan auzitan jartzen dugu hartzen ditugun erabakiak egokiak diren ala ez. Izan ere, guraso izatea prozesua da, urtez urte garatzen den prozesua. Are gehiago, askotan ikusi izan dugu seme-alaba batekin erabili dugun estrategia ez dela gela bereko beste haur batekin erabiltzen dutena, edota guk geuk estrategia desberdinak erabili ditugula seme-alaba bakoitzarekin. Horren bueltan, bada horretan laguntzen duen espaziorik: GURASO ESKOLA, hain zuzen ere.

Armentia ikastolak urteak daramatza Gasteizko Udalak sustatutako GURASO TALDEA antolatzen. Eta zertan laguntzen digu GURASO ESKOLAk? Bada, gauza askotarako da baliagarria. Izan ere, seme-alaben heziketarekin zerikusia duen orotan, prestatzen, motibatzen eta interesatzen laguntzen du; alegia, hezitzaile gisa dugun erantzukizunaren kontzientzia handiagoa lortzen laguntzen digu. Horrekin batera, seme-alabekiko harremanetan sortzen diren arazo ohikoei aurrea hartzeko edo aurre egiteko baliabideak eta jarraibideak ematen laguntzen du. Hau da, heziketaren arlo guztiekin lotutako erabakiak hartzen laguntzen du. Hiru helburu potolo, zalantzarik gabe, baina guk zehazten dugu bidea, guk erabakitzen dugu zer landu eta nola landu.

Gurasoen arteko solaskidetza-gunea da GURASO ESKOLA, baina bidea ez dugu bakarrik egiten. Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak kontratatutako profesionala bidelagun dugu, eta berak prestakuntza-prozesua zehazten eta saioen funtzionamendua dinamizatzen laguntzen digu. Halere, bada azpimarratu beharreko elementu bat: gaiak GURASO ESKOLAn parte hartzen dugun Armentia Ikastolako gurasook erabaki eta zehazten ditugu; ondorioz, gure beharretara egokitutako dinamika da. Horrela, guk gaiak erabaki eta profesionalak saioak egituratzen ditu.

Esan bezala, urteak daramatza Armentia Ikastolak GURASO ESKOLA antolatzen, eta balorazio oso positiboa egin izan dute bertan egondako gurasoek. Hurrengo ikasturtean ere, taldea sortzeko asmoa dugu. Printzipioz, 8-10 saio egingo ditugu ikasturtean zehar, ostiralarekin 14:45-16:15 bitartean, ikastolan bertan. Hortaz, honako mezu honen bidez, bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, ekimen interesgarri bezain aberasgarria da, gurasogintzan lagungarri!

IZEN EMATEKO FORMULARIOA

Azken albisteak

2024-10-04
Kontsumobidera bisita egin dute DBH1eko ikasleek. Bertan, dieta orekatua eta mugikorraren erabilera egokia nola egin ikasten aritu dira.
2024-10-03
Berdintasuna, autonomia, dibertsitatea, errespetua eta askatasuna sustatzen duten euskarazko ipuinen bilaketa egiteko lagungarria izan daitekeen gida dakarkizuegu gaur.
2024-10-03
Urriaren 19an euskarak Gasteizko erdigunea hartuko du, Gasteiz Euskararen Hiria ekimenaren eskutik. Hiritar guztiei zuzendutako euskarazko eskaintza oparoa antolatu dute, euskara maila edozein dutela ere.
2024-09-27
Ez larritu; LH6koekin izan dira, baina suteen prebentzioaren inguruan solasean.