Skip to main content

Milaka pertsona Arabako ikastolen alde

Irudia
arabeuskaraz4

Eguerdian bero handia egin zuen arren, jendetza izan zen Arabako ikastolen aldeko jaian. Aurreikuspenak bete egin ziren igandean . Milaka euskaltzale eta ikastolazale hurbildu zen Olarizuko zelaietara Arabako ikastolei sustengua agertzera.

Goizeko irekiera-ekitaldian Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko ordezkariez gain, Arabako Ikastoletako ordezkariak ere hartu zuen hitza. Gainera, irekiera-ekitaldian egin zitzaion ongi merezitako aitortza eta omenaldia hainbat hamarkadaz Errioxako helduak euskalduntzen diharduen IKA eragileari. Izan ere, gogoan izan dezagun, jaia Olarizun izan arren, bertan bildutako dirua Oiongo San Bizente ikastolarentzat izango dela.

Eta behin irekiera eginda, jaian murgildu ziren bertaratutako milaka lagunak. Txikientzako jolasak, castellersak, bertsoak, dantza, kontzertuak… Eta, nola ez, zer jan eta zer edan ere izan zuten bertaratutakoek.

Olarizu herrigintzaren isla izan zen igandean, eta berriz ere erakutsi genuen ikastolok badugula babesa, izan ere, aurreikusitako txanda guztiak bete ziren aurrez izena eman zuten bolondresei esker. Eskerrik asko guztioi.

Azken albisteak

Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip