Skip to main content

Patioaren eraldaketan lehen urratsak

Aurki ekingo dio Armentia ikastolak patioa eraldatzeko lehen obrari

Irudia
Patioa

Ikasturte berriarekin Armentiako ikasleek eta familiek arras aldatuta ikusiko dute patioa. Izan ere, hurrengo asteetan patioaren eraldaketarako eskuhartzeari ekingo zaio. Proiektuaren helburua kanpo eremuan behar pedagogiko eta naturalizazio beharra sustatzeko egin beharreko zoladura eta rebegetazio lana egingo da.

Horrela, Armentia ikastetxeko kanpo espazioa aberasteko adin tarte desberdinetara egokitutako kanpo espazioa eraldatukoa da naturalizazioa eta inklusibitatea oinarri hartuta. Horrek ekarriko du, besteak beste, azpiegitura berdea indartzea eta zoladura jarraia apurtzea zoladura desberdinak jartzeko. Izan ere, umeak sozializatu, poztu, harritu eta emozionatzeko guneak dira jolas eremuak. Gure espazioak birdefinitu, alienazioa aniztasunarekin koloreztatu eta mugak ezabatuko ditugu.

Gauzak horrela, lehen eskuhartzearekin lau eremu zehaztuko dira patioan. Batetik, mugimendu eremua egingo da, bigarrenik eremu semiaktiboa, hirugarrenik eremu lasaia, eta azkenik, esploraziorako eremua.

Semiaktiboa kuriositatea lantzeko izango da, intimitatea, psikomotrizitatea, horizontaltasuna… Eremu lasaian harmailak eta itzalak izango ditugu. Irakurketarako txokoa eskainiko du, bai eta bilgunerako edota mahai jokoetarako ere. Mugimendu eremuaren ardatza bertikaltasuna izango da eta psikomotrozitaterako ez ezik, talde jolasetarako ere balio izango du.

Enborrak, zabuak, jolas sinbolikoak… Hamaika berrikuntza ikasturte berriari are gogo handiagoz ekiteko.

Azken albisteak

Gelako liburutegiak apainduko dituzte, irakurzaletasuna bultzatzeko.
Datorren igandean izango da, Amurrion bertan.
Udazkena azken hilabeteetako gaia izan dute, eta, naturarekin bat eginez, hainbat gauza ikasi dituzte aste hauetan.
BATXI 1eko Arte Hezkuntzako ikasleek bisita berezia izan dute.