Skip to main content

Aldatu gidoia euskararen alde

Irudia
aldatu gidoia

Euskarak ikusentzunezkoen esparruan duen presentzia eskasa oinarri, maiatzaren 18an, Gasteizen, ‘Aldatu gidoia euskararen alde’ lelopean, antolatutako mobilizaziora joateko deia luzatu dute euskalgintza, kultura, sindikalgintza, hezkuntza eta ikus-entzunezkoen arloko hainbat eragiletako ordezkarik, tartean, Euskal Herriko Ikastolak elkarteak.

Ikastolako komunitatea jaian egongo den arren, Armentiako ikastolako ordezkaritza izango da mobilizazioan. Beharrezkoa iruditzen zaigu ikus-entzunezkoetan jauzia egitea eta euskarazko produkzioak lehentasuna hartzea. Egunero ohartzen gara gure seme-alabek, gure ikasleek euskarazkoak ez diren produktuak kontsumitzen dutela. Hori iraultzeko garaia iritsi da. Horrexegatik lau haizetara zabalduko dugu: aldatu gidoia euskararen alde.

BIDEOA

Azken albisteak

Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA
Etorkizunean haurrek euskaraz egin dezaten txikitatik euskarazko ingurune batean haztea funtsezkoa da.
Liburuaren etra Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunak (apirilak 23 eta 2, hurrenez hurren) ospatzeko ekintzen artean, LHko ikasleok eta irakasleok geure liburu kuttunak ekarri ditugu ikastolara eta gure irakur bizip