Skip to main content

Armentia ikastola "Piztu Jakinmina" topaketetan

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak urtero antolatzen ditu Piztu Jakinmina topaketak. Bertan Ikastoletan egiten diren praktika onak aurkeztu edota hainbat gai pedagogikoren inguruan aritzen dira.

2024/04/25
Irudia
PIZTU JAKINMINA

Apirilaren 23an, asteartearekin, DBH2A-ko ikasle Jon Abaurrea, Haizene Alonso, Amets Fernandez de Jauregi eta Maddi Ugalde ikasleek, Koldo Zubizarreta eta Ane Muñoa irakasleekin batera, hartu zuten parte Europa jauregian izandako Piztu Jakinmina topaketetan. 

Bertan, Gorputz Hezkuntza eta Musika arloetan elkarlanean bideratzen den DBH 1.3 Bihotzaren Taupada unitatearen gainean egindako lanketa aurkeztu zuten bertan bildutako 80 irakasle ingururen aurrean. 

Unitate horretan ikasleek gorputz mugimendu aukerek eta aurpegikerek duten komunikazio-gaitasuna arakatu behar dute, bai eta baita musikak sentimenduen adierazpenean duen adierazgarritasuna ere. Horretarako, hainbat eduki ezagutu, landu eta praktikan jarri behar dituzte (musikaren hizkuntzazko edukiak, gorputz hezkuntzako adierazpen-teknikak, dantza estilo eta emozioen adierazpen moduak, Euskal Herriko dantza erreferente nagusiak eta horien lana...).

Azken egoerari begira, eta landutako guztia kontuan hartuz, taldeka bi sentimendu kontrajarri aukeratu, eta horiek oinarri hartuta, istorio bat adierazteko gorputz mugimendu-adierazpen bat sortu, pare bat minutuko bideo muntaia egin eta hori aurkezteko fitxa teknikoa osatu behar izan zuten (edozein dantza taldek egiten duen moduan). Eta, noski, sortze-prozesuan eta elkarlanean aritzean izan beharreko jarrera egokiak praktikan jarri behar dituzte (ardura, errespetua, enpatia, elkar entzutea, arazoen kudeaketa...) 

Ikasleak bikain eta dotore aritu ziren eduki, egoera eta esperientziaren kontaketan. Zorionak!

Azken albisteak

2024-04-25
Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak