Skip to main content

Ostiralean, final handia

Garaipen sendoekin sailkatu dira finaletara bikote guztiak

Irudia
MASTER SERIES FINAL ERDIA

Xabier Barandika eta Unai Lekerika gernika-lumotarrek pauso sendoz hartu dute Araba Euskaraz Master Seriesa, eta txapelketaren finalean egongo dira, ostiralean [apirilak 26]. Goi mailako finalaurrekoa jokatu zuten Ludovic Ladutxe getariarraren eta Jon Bullet abala markina-xemeindarraren aurka. Herrikide eta adiskide bikoteak ez zuen inongo aurkaririk topatu partiduan, eta uneoro norgehiagokaren kontrola eduki zuten.

Emakumezkoen partiduak ere gizonezkoenen pareko dinamikei jarraitu zien. Izan ere, Maite Ortiz de Mendibil arabarrak eta Arai Lejardi Markina-xemeindarrak garaipen boteretsua eskuratu zutenElaia Gogenola berriatuarraren eta Frida Watkins zumaiarraren aurkakoan.

Ia bederatzi hilabeteren ondoren, beldurrak kendu eta konfiantza hartzen joatea zen Barandikaren asmoa kantxetara itzuleran. Bada partida ikusi ondoren, lesionatuta egon ez balitz bezala jokatu zuela esan behar dugu. Xabiren lesio luzeak zalantza eragiten zuen pronostikoetan baina berehala aldendu zituen zalantzak bikote gernikarrak.

Ostirala honetan, hilak 26, bikote oso lehiakorra edukiko dute arerio: batetik, egungo puntistarik goi mailakoena den Aritz Erkiaga ispastertarra; bestetik, etxeko jarraitzaileen aurrean jokatuko duen Julen Del Rio gasteiztarra. Final estua eta borrokatua izateko osagai guztiak mahai gainean daude.

Emakumeen Masterrean, partidu polita jokatu zuten lau protagonistek. Hasieratik Maite Ortiz de Mendibil eta Arai Lejardi izan ziren nagusi. Momentu baten markagailuan hurbildu zitzaizkien Elaia Gogenola eta Frida Watkinsm baina bikote marroiak oso seguru jokatu zuen eta ondo errematatzen Andetxako aurrelaria. Elaia berriatuarrak ere ondo jokatu zuen, beste behin ere erremate ederrak egin zituen baina ezin izan zuen partidua nahi bezala lehiatu. Frida zumaiarrak apur bat behera egin zuen eta Maitek eta Araik lortu zuten finalerako txartela. Ikusleek partidu ederraz gozatzeko aukera eduki zuten.

Gogoan izan datorren ostiralean, hilak 26, jokatuko direla finalak, Gasteizko Olabe pilotalekuan arratsaldeko 19:00etan hasita. Beste behin, ikastolatik aterako gara 18.00etan trikitilariarekin batera joateko.

ERIKA-NAROA vs MAITE-ARAI

ERKIAGA-DEL RIO vs BARANDIKA-LEKERIKA

SARRERAK HEMEN ESKURAGARRI

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.