Skip to main content

Udako eskaintza

Irudia
IMG-20231005-WA0005.jpg

Ikasturte amaiera ate-joka dugu, hori dela-eta Armentia ikastolak eta Zirimolak aurten egingo duten udako eskaintzaren berri orokorra eman nahi dizuegu, zuen udako planak edota kontziliazioa errazteko asmoz. Horrela, aurtengo Armentia Ikastolaren Udako Eskaintza, Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena emateaz gain, egungo errealitateari erantzunez, gurasoentzako eta familientzako zerbitzu bat ere izatea nahiko genuke.

Aurtengo udarako 4 astetako eskaintza egongo da, beti ere gutxieneko partehartzaile kopurua bermatuta. Ikasturteko azken eskola-eguna ekainaren 21a izanik, hurrengo astean bertan hasiko da eskaintza:

  • Ekainak 24-28 astea
  • Uztailak 1-5 astea
  • Uztailak 8-12 astea
  • Uztailak 15-19 astea

Udaleku irekien ordutegia 9:30-13:30 izango da. Horretaz gain, zaintza zerbitzua eta jantoki zerbitzua ere eskainiko ere, 7:30etik 9:30era zaintza, eta 15:00ak arte jantoki zerbitzua.

Azkenik, jakin ezazue, ikastolako eskaintza adin tarteei egokituta egongo dela, HH1 - LH4 artekoa

  • HH 1-HH2: Udako zerbitzua.
  • HH3-HH34: Eman hegoak
  • HH5-LH4: Enjoy english

Dena den, edozein zalantza duzuela jo ezazue idazkaritzara, edo deitu 945 145 445 telefonora.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.