Skip to main content

Bete etxeko despentsa Errigorarekin

Olio eta produktu ezberdinen loteen eskaera egiteko galdetegia dakarkizuegu.

Irudia
Errigoraren logoa

Errigora berriro martxan dago, eta oraingo honetan, Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra (bidoika) eta kontserba, pasta, arroz eta lekale sortak (12 unitateka) eskatzeko aukera ematen dizuegu, zuen despentsak urte guztirako betetzeko.

Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 12a izango da, eta galdetegi honen bidez egin dezakezue: ERRIGORA-Martxoko eskaera

Atxikita uzten dizkizuegu eskuragai dauden produktuak.

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.