Skip to main content

Patioaren eraldaketan urrats berria

Auzolanean egin genuen larunbatean eskuhartzea.

Irudia
auzolana lantaldea

Hainbat gurasok eta langilek hartu zuten parte larunbatean deitutako Auzolanean. Bertan, patioaren eraldaketan urrats berria egin genuen, besteak beste, gure ingurunea are gehiago naturalizatzeko. Oraingoan, Cabarcenon jolaserako euskarri berriak jarri genituen, bai eta patio handian ere.

Eskerrik asko, bertan lanean egondako guztiei. Ederra da ikastola guztion eskuekin eraikitzea.

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Armentia ikastolako ordezkariak ere izan ziren Kursäalen.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.