Skip to main content

Samu Rodriguezek ikasleak irabazi du Bertxoko Sariketa

Hala Bedi irratiko Bertxoko irratsaioak antolatutako sariketak baditu irabazleak: Eli Zaldua eta Samu Rodriguez.

Irudia
Samu Rodriguez Bertxokon

Hala Bedi bidez

Bertxoko irratsaioak euren 20. urteurrena ospatzen jarraitzen du Hala Bedi irratian sortu zenetik eta, pandemian ostean sariketa martxan jartzea kostatu arren, baditu aurtengo irabazleak. Final handia aurreko ostiralean iluntzean jokatu zen Hala Bedi irrati ondoko lokalean. Antolatzaileek lokala argi ilun eta apainketa bereziekin atondu zuten, espazio gozo eta beroa sortzeko asmoz. Entzule pila bat gerturatu ziren zitara, eta lokala txiki geratu bazen ere, giro paregabea sortzea lortu zuten bertsolariek.

Hasieran, Hala Bedi irratiko Babazorra irratsaioko neskak atera ziren euren “show”-a eta aurkezpena egitera, eta Irati Martinez gai-jartzailearen laguntzaz bertsolariak agurtu zituzten: Paula Amilburu-Ane Arexolaleiba, Maddi Agirre-Aitor Najera eta Eli Zaldua-Samu Rodriguez bikoteak. Bertsolariek agur berezi eta musikatuekin eman zioten hasiera saioari, eta kanporaketetan baino ariketa gehiagori aurre egin behar izan zieten: 8ko handia, 8ko txikia, puntu erantzunak… Serapioren rapa edo Sandwich mixto ariketek ere ez zuten hutsik egin; entzuleek barre gehienak bertan egin zituzten. Horren ostean, egoera bati aurre egin behar izan zioten bikoteek “kartzela” ariketan, eta banaka sartzen eta abesten joan ziren.

Azkenik, koplaka eta puntuka egin zuten librean bozketaren unea heldu arte. Aurreko kanporaketetan bezala, entzuleak izan ziren epaileak, eta papertxoetan irabazleen izenak idatzita, Eli Zaldua eta Samu Rodriguezi garaipena ematea erabaki zuten. Entzuleek eta bertsolariek pozik eta lagunartean ospatu zuten garaipena Bertxokotarrek prestaturiko pikoteo goxo batekin.

Azken albisteak

Jakingo duzuen bezala, Gure Haurrak ere Badira ekimenak Euskal Herri mailan jardun burutu ditu ikasturte honetan zehar, Palestinako haurrei elkartasuna agertzeko: Gasteizko legebi
‘Hanka, moko, buztan’ poesia ipuinarekin aritu dira LH2ko ikasleak.
Arabako XII. Olinpiada Matematikoetan hartu dute parte gure ikasle batzuek, eta oso gustora aritu dira.
Adierazi dutenez, besteak beste, egiten den ikasleen banaketa ez da orekatua.