Skip to main content

Krispijanako ur-araztegian izan dira DBH3koak

Maiatzaren 3, 5 eta 10ean DBH 3-ko B, D eta A taldeko ikasleek, hurrenez hurren, ezagutu ahal izan dute zelan garbitzen diren gure etxeetatik ateratzen diren urak Krispijanako ur-araztegian.

Bisitak bi atal ditu. Lehenengoan, instalakuntzak ikusteko aukera izan dute, eta begiraleek toki bakoitzean zer egiten den azaldu diete. Ikasleek garbiketa prozesu bakoitzean ura nola aldatuz doan ikusi dute, eta amaieran ur garbia Zadorra ibaira botatzen ikusi dute. Bisitari amaiera emateko, lohiekin eta gasekin energia elektrikoa lortzen dela azaldu dute.

Hamaiketakoa gela baten jan ondoren bigarren atalari hasiera eman zioten, eta araztegiaren funtzionamenduaren errepasoa egin ondoren, bi praktika egin dituzte:

Lehenengoa biologiakoa izan da. Mikroskopioen bidez uraren garbiketan parte hartzen duten mikroorganismoen bilaketa eta identifikazioa egiten da (argazkietan ikus dezakezuen moduko bizidunak ikusi ahal izan dituzte mikroskopioaren bidez).

Ondoren, sarrerako uraren eta irteerako uraren parametro fisiko-kimikoak neurtzen dira eta monitorearekin batera ondorioak ateratzen dira.

Ikasi dituzten gauzen artean nabarmendu behar da azken hamar urteetan araztegira heltzen diren solidoen artean ugariena, askogatik, toallitak direla.

Errealitatea ez da hain polita, ordea. Argazkietan ikusten den gehiena toallitak dira. Egunero goizeko txandan honelako bi kontainer ateratzen dira, esan dietenaren arabera. Baina, kalean galdetuz gero, denok erantzuten dugu toallitak erabiltzekotan inoiz ez ditugula komunetik behera botatzen…

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.