Skip to main content

Zabalgana auzoan, adingabe batek jasotako jipoia salatu dugu auzoko ikastetxeetako hainbat eragileok

Aurreko astean jakin genuenaren arabera, institutuko familia batek salaketa jarri zuen Udaltzaingoko bi agentek bere 16 urteko semearen aurka neurrigabe jokatzeagatik, ustez patinene elektrikoarekin arau-hauste bat egin zuelako.

Lehenik eta behin, familiari elkartasuna adierazi nahi diogu Zabalganako ikastetxeetako eragileok, eta udalari exijitu "gertatutakoa erabat argitzeko, eta hala badagokio, erantzukizunak bere gain hartzeko".

Jarraian duzue komunikatu osoa atxikituta.

Azken albisteak

Duela aste bat  Altxa Buruak abian jarritako ekimenaren berri eman genizuen, hain zuzen ere,  seme-alabei mugikor propioa gutxienez DBH1 amaitu arte ez ematea.
Armentia ikastolako ordezkariak ere izan ziren Kursäalen.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.