Skip to main content

Inauterien festa lekuz aldatu dugu

Armentxo Guraso Elkarteak antolatuta, inauterien festa zegoen aurreikusita ikastolan gaur arratsalderako. Azken orduko aldaketa dela eta, eta bai elkarteak bai ikastolak hala erabakita, auzora aterako gara ostiral arratsaldean.

Hala, 16:30ean kalejiran abiatuko gara ikastolatik Garoka tabernako kantxetaraino. Bertan, beste ikastetxe eta auzokideekin batera, ikastolak antolatutako DJ Kaktusen musikaz gain, auzoak antolatutako Dantza Plazaz gozatu ahal izango dugu.

Beraz, ez pentsatu bitan eta zatoz gurekin kalejiran inauteriak ospatzera!

Azken albisteak

Oporrak iristearekin batera, errutinak aldatu egiten dira, baina euskaraz gozatzeko aukerak ez dira eten behar.