Skip to main content

Euskararen Babesgunea sortu dugu ikastolan

Euskara gure kulturaren oinarri den hizkuntza da, baina ikastolako pasilloetan haren erabilerak bultzadatxo bat behar duela ikusi dugu, bizirauteko. Horretarako, Euskararen Babesgunea deituriko espazioak sortu ditugu, gure hizkuntza zaharraren presentzia bermatze aldera.

Nola identifikatu daiteke espazio hori? Irudietan ikus ditzakezuen zirkunferentzia berdeen bidez. Eremu honetan, euskaraz dakiten guztiak, inongo aitzakiarik gabe, euskaraz egitera konprometitzen dira, eta bertako ekintzak gure hizkuntzan besterik ez dira izango. Horrela, denok era naturalean, eroso eta lasaian euskararen erabilera bermatuko dugu. 

Ikastolan euskaraz bizi nahi dugu, eta hau lortzeko guztion konpromisoa ezinbestekoa da.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA