Skip to main content

Pilota topaketak antolatu ditu Araba Euskarazek, Agurainen

Lau hilabete besterik ez dira falta Arabako Ikastolen jai handirako. Ekainaren 11n ospatuko da, aurten ere Olarizun, Aguraingo Lautada ikastolaren alde. Baina hitzordu horrez gain, hainbat ekintzez osatutako urteko egitaraua prestatu dute antolatu dute eguna iristen den bitartean. Horien artean, eta aurreko urtean bezala, Euskal Pilota Topaketak. Agurainen bertan izango dira, otsailaren 14an eta 26an.

Esan bezala, datorren asteartean, hilaren 14an, ekingo diete jardunaldiei, primerako gonbidatuen eskutik; hain zuzen ere, Joseba Ezkurdia, Leire Garai, Jokin Altuna eta Amaia Aldai pilotari txapeldunak izango dira kirolari buruz hitz egiten, Pilotan -ekin euskaraz solasaldian. 18:00etan hasiko dira, Aguraingo Harresi Aretoan, eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte. Gainera, pilotariek sinatutako bi pilota zozketatuko dituzte bertaratutakoen artean.

Bigarren hitzordua hilaren 26an, igandean, izango da, Aguraingo kiroldegiko pilotalekuan. 11:00etatik 14:00etara bitartean, haurrentzako tailerrak (6-8 urte bitartekoentzat) eta pilota jolasak (9-12 urte bitartekoentzat) izango dira. Horrez gain, Lezao klubaren pilota partiduak jokatuko dira, eta ‘Pilotalekuan ere euskaraz’ erakusketa ikusteko aukera izango da.

Ekintza hauetan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da otsailaren 23a baino lehen Lautada Ikastolan, Lezao pilota klubean, Aguraingo Gaztelekuan, Aguraingo kiroldegian edo galdetegi honetan: Araba Euskaraz-Euskal Pilota Topaketak

Azken albisteak

LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.
Dena prest daukagu heldu den ekainaren 15ean Araba  Euskaraz Eguna ospatzeko. Gasteizko Olarizuko zelaietan ospatu gura genuen aurten ere, baina ezin izan dugu.
Olarizuko lorategiaren ezohiko egoeraren aurrean Araba Euskarazek zabaldutako adierazpena.