Skip to main content

Ederto ibili da Bertxilika Arabako Bertso Kuadrilla Artekoan

Arabako Bertso Kuadrilla Arteko ligako lehen asteburua izan zen aurrekoa; saioak Gasteizen, Oionen eta Laudion jokatu ziren, eta gure ikastolak ordezkapen bikaina izan zuen. Hain zuzen ere, Armentian bertan jokatu zen lehenengo saioa, ostiralean, Bertxilika bertso eskola eta Lautadako Egurrak eta Ezpalak taldearen eskutik. Etxekoak atera dira lehen garaileen artean.

Arratsaldeko zortzietan eman zioten hasiera bertso-afariari Bertxilikakoek, idatzizko modalitatean. Lehenengo txanda LH4ko Iraia, Haizea eta Izarorentzat izan zen, eta hirukoteak gogo handiz kantatu zuen irabazteko asmoa zutela, bidean ederki pasatuko zuten itxaropenarekin. Mikroetara gerturatzen hurrengoak LH5 eta 6ko Ekain, Jare, Izaro, Aratz eta Urtzi izan ziren. Hauen ostean, DBH 1eko Yago, Oinatz, Urko eta Txominek Bertxilikako Kuadrill Arteko Taldea aurkeztu eta txanda eman zieten Samu, Hegoi, Maddi, Eukene, Aroa eta Irati gai-jartzaileari, adarra jotzeko duten afizioa argi utziz.

Tartean, Egurrak eta ezpalak taldekoek gure etxekoei erantzuteko planta zutela erakutsi zuten, baina, azkenean, Bertxilikakoak atera ziren lehen fase eta eguneko irabazle. Zorionak, guztioi!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA