Skip to main content

Zubiak eraikiz boleibolaren bidez

Azken urteetan ikastolan arrakasta handia izaten ari den kirola da boleibola. Ikasturtez ikasturte, ilusioz izena ematen dute gure ikasleek, eta gogotsu parte hartzen dute astero entrenamenduetan eta asteburuetako partiduetan.

Jokalarien artean gelaz kanpoko harremana sendotzeko baliagarria den ekintza da ere, ez bakarrik talde edo adin berekoen artean, baizik eta kategoria ezberdinetan aritzen direnen artean ere bai. Hain zuzen ere, saretze hori indartze aldera, eta boleibola apur bat ezagunagoa egiteko, torneoa antolatu zuten abenduan.

Armentia Ikastolari dagokionez, oso harrera ona izan zuen ekimenak, eta talde gehienek parte hartu zuten. Esperientzia polita izan zen guztientzat, baina bereziki miniboleiko taldearentzako, ez baitute astebururo partiduak jokatzeko aukerarik, eta kirol honen alde hori ezagutzeko aukera ezinhobea izan da haientzat.


 

Azken albisteak

"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.
LEGOk aukera pila bat ematen ditu objektuak sortzeko. Oraingoan, LH6koek pila bidezko ibilgailuak sortu dituzte.
Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.