Skip to main content

Zentzumenak landu dituzte HH4ko geletan

Gorputza lantzen ari dira azken asteetan HH4ko geletan. Zehazki, zentzumenak ezagutzen ari dira gure ikasleak, eta esperimentazio ariketa bat egin dute.

Beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala, esne-gaina, gelatina eta izotza manipulatzen ibili dira; ukitzeko, usaintzeko eta dastatzeko aukera izan dute, eta ondoren, zer sentsazio izan dituzten adierazi dute. Primeran pasatu dute!

Aurretik, kutxatxo batean, bost zentzumenak identifikatzeko balio duten objektuak sartu dituzte.

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA