Skip to main content

Urtarrilaren 21ean izango dira HH, LH eta DBHko ate irekiak

Urtero bezala, gure etxea barru-barrutik ezagutzeko aukera zabaltzen diogu gure komunitatearen parte izan nahi duen edonori. Urtarrilaren 21ean izango da hitzordua, eta lau txanda antolatu ditugu, ikaslearen mailaren arabera. Etorri nahi izanez gero, izena eman behar da. Horrez gain, bisita pertsonalizatuak ere antolatu dugu. Hauek dira hitzordu horietarako data eta ordutegiak:

Ate irekiak

Urtarrilak 21, larunbata.

  • HH eta LH: 10:00 | 12:00 | 17:00
  • DBH: 11:00

Izena emateko: 945 14 54 45

Bisita pertsonalizatuak

Urtarrilaren 16tik otsailaren 24ra.

  • Astelehenetan: 9:00etatik 17:30, ordubeteko tartea.
  • Astearte, ostegun eta ostiraletan: 14:30 | 15:30
  • Asteazkenetan: 9:00etatik 12:00etara, ordubeteko tartea.

Izena emateko: 945 14 54 45

Azken albisteak

Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.