Skip to main content

Hitzaldi zikloaren bigarren edizioa abiatuko du Armentia Ikastolak

Aurreko urtean izandako arrakastaren ostean, hitzaldi-zikloaren bigarren edizioa martxan jarri du ikastolak. Gure komunitateko familiei zein edozein gasteiztarri zuzenduta dago, eta hitzaldi hauen bidez, ikastolak familien bidelagun izan nahi du seme-alaben heziketa-prozesuan, eta ekarpen bat egin nahi dio komunitateari eta Gasteizi. Hain zuzen ere, komunitatez haratago heltzea da gure asmoa, eta horregatik zuen ingurukoei hitzaldi-ziklo honen berri ematera gonbidatzen zaituztegu.

Hala, guraso eta seme-alaben arteko eguneroko harremanetan garrantzitsuak diren hainbat gai landuko dira, modu eraikitzaile eta parte-hartzailean. Hauek izango dira hitzaldien data eta ordutegiak:

  • Urtarrilak 30: ‘Zein naiz? Zein izango naiz?’ (HH). Alvaro Beñaran. Galdetegia.
  • Urtarrilak 31: ‘Arauak, mugak, sariak eta zigorrak’ (LH ). Alvaro Beñaran. Galdetegia.
  • Otsailak 2: Krisia nerabezaroan: krisia familian (BH). Virginia Seoane. Galdetegia.
  • Otsailak 3: Nola lagundu haurrei beraien beldurrak kudeatzen (HH). Nerea Mendizabal. Galdetegia.
  • Otsailak 7: Osasun mentala: elikadura nahasmenduak (BH). Maria Perez Bacigalupe. Galdetegia.
  • Otsailak 8: 'Nola eraikitzen dute haurrek beren autokontzeptua?' (LH). Eider Goñi - Arantza Fernandez (EHUko Psikor ikerketa taldea. Irakasleak eta psikologian doktoreak). Galdetegia.

Hitzaldietan parte hartzeko, galdetegi bat helaraziko dizuegu datozen egunetan.

Animatu etortzen, eta zure ingurukoei ere gonbidatu!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA