Skip to main content

Eguberri zoriontsuak eta urte berri on!

Egutegiak dioenez, abenduko azken astean sartuak gara dagoeneko. Gabonak ate joka ditugu, eta aurtengoek behingoz, duela hiru urtekoen antza hartuko dute. Ikasturteko lehenengo tartea amaituta, ikastolari neguko oporrak heldu zaizkio, eta ondorioz, indarberritzeko beste aukera bat. 

Konturatu gabean, beste urte bat agurtu eta zenbaki berri bat hastera goaz, horrek dakartzan aukera berri eta animo guztiekin. Beraz, saiatu gaitezen eta balia dezagun aitzakia hori datozenak indarrez hartzeko, eta lanean kementsu jarraitzeko.

Bitartean, 2022ko azken ArmentiBerri honetan, urte berri ona eta Gabonetako oporraldi goxo eta ederra izan dezazuen opa nahi dizuegu. Gozatu gertukoenekin eta ahalik eta zoriontsuenen pasa egun hauek. Urte berri on!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA