Skip to main content

“Eta aurten hauen inguruan hausnarketa egiten badugu…?”

Egun bereziak datoz, Gabonak ate joka direla, eta Hezkidetza Taldeak hausnarketa egiteko aukera eman nahi digu sortutako kartel honetan. Izan ere, opariz jositako egunak dira datozenak; jostailuak, jokoak, liburuak eta bestelakoak jasoko dituzte gure umeak, eta horiek dira munduratzeko, mundua ulertzeko eta haren parte izaten hasteko adin horretan erabiltzen duten tresna nagusia.

Hori dela eta, opari hauek aukeratzerako orduan helduok dugun jarrera eta jokabidea kontuan hartzeko aholku batzuk helarazten dizkigute.

Azken albisteak

Euskararen berreskurapenerako arlo estrategikoa da hezkuntzaren sektorea. Bete-behar horri erantzuteko estrategien inguruan hausnartu genuen Ikastolen 30.
Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.